viernes, 30 de octubre de 2015

TELEBISTA ERANTZUNKIZUNAREKIN IKUSTEA

Telebista ikusterako orduan jarraibide batzuk jarraitzea oso garrantzitsua da, telebista irakaskuntzaren boteretsu tresna elektronikoa delako. Aparatu honen bitartez, zentzumenengatik (ikusmena eta entzumena) azkar eta errez asimila daitezke kontzeptuak. Horregatik, haren erabilera ona bultzatu behar da eta zenbait puntu kontuan hartu beharko dira:

- Gurasoek bere seme-alabekin ikusi behar dute aukeratutako programazioa: Umeek helduen jokaera imitatzen ohi dute eta zuri programa hezigarriak interesatzen zaizula ikusten badute, haiek ere interesatuko dira.


- Programak zuzenki aukeratzea umeen adinaren arabera: Umeentzako kanalak daude (Boing, Disney, Clan...) eta horietan, programa hezigarriak soilik ematen dituzte. Normalean, telebistako behekaldean, programaren gomendatutako adina jartzen du eta garrantzitsua da arreta jartzea.



- Telebista ikusten den denborari mugak jartzea: Gauzarik inportanteena da eta horregatik, ordutegi bat ezarri beharko da. Umeak bere zereginak egin baditu, sarituko zaio, adibidez: gustatzen zaion marrazkien pare kapitulu ikusten uztziz.

- Telebista itzaltzea janari eta ikasketa uneetan.



- Telebista bakarrik piztuta egon behar da begiratzen dugunen momentutan, ez da etxeko lagun irmoa izan behar.

- Edozein momentuan ikusteko programa hezigarriak grabatzea: Telebistan ezer ez egon dadinik eta gurasoak gauza asko egitekotan izan ditzatenik, oso baliotsua da une hauetan grabatutako marrazkiak jartzea.



Funtsezkoa da gurasoek pauta hauek jarraitzea eta haietako askok oso argiak ez izan, laguntza handia izango litzateke, bere seme-alabak doazen instituzioak "telebista erantzunkizunarekin ikustea" kurtsoren bat antolatzea eta horrela, gainerako gurasoekin esperientziak banatzea.

jueves, 29 de octubre de 2015

TELEBISTAREN INFLUENTZIA

Bideo hau, lagungarria eta baliagarria ikusi dut ondo ulertzeko nola eragiten duen telebistaren influentzia umeengan:
 

jueves, 22 de octubre de 2015

SARRERA

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasle bat naiz eta bloga honetan, telebistak hezkuntzan duen eraginari buruzko hainbat gai ukituko ditut.

Gaur egungo umeentzako, egunero telebista ikustea, oso normala da, teknologiaren "boom-ean" jaio zirelako. Mota askotariko programak ikusi ahal dira telebistan eta hauek hainbat eragin sortzen dizkiete, emozionalak zein sozioalak. Marrazki bizidunak  haien gustokoenak dira baina umeentzako bideratuta egon arren, hainbat  ondorio txarrak aurki ditzakegu. Horregatik, bloga hau, umeek ikusten dituzten programen helburuak edo bitxikeriak aztertuko ditut. 

 


Horretarako, bakoitzak bere iritziak konpartitu ditzake. Espero dut zuen gustokoa izatea :)
Olaf the Snowman - Disney's Frozen