Hemen astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.
Urriaren 15, osteguna:
Lehenengo eguna zenez,
irakasleak ikasgaia aurkeztu du: lau hileko honetan egingo genuen
ariketak, kontzeptuak, lanak eta proiektuak azaltzen.
Gero egelan zeuden pare
fitxa egin ditugu. Lehenengo fitxan, gure informazio pertsonalaren datu batzuk
ipini behar izan ditugu: izen-abizenak, telefonoa, argazkia, gure erlazioa
hezkuntzarekin…
Bigarren fitxan,
galdetegi bat erantzun behar izan dugu, bikotez. Galdetegiari esker IKT
inguruko ideiei buruz ikasi egin dugu: hardware, software…
Amaitzerakoan, lehenengo
fitxategia egelara igo du bakoitzak.
Urriaren 16, ostirala:
Pasaden egunean egindako
bigarren ariketa zuzendu dugu altuz eta seguidan irakasleak, egelan jarritako
link-an igo dugu. Gero, ariketako informazioa pdf baten bidez, azaldu du
denbora luzez. Azkenik, Gmail-en etiketak nola jartzen diren irakatsi digu.
Horretarako, ikasle batek atera egin da, erakusketa egiteko eta horrela denok
nola egiten den ikasteko. Gero iragazkiak nola sortzen diren; beste kontu bat
inportatu” nola egiten den: Driven karpetak sortzen; alertak sortzen eta Google
akademikoa nola erabiltzen den irakatsi digu.
Urriaren, 22 osteguna:
Gaur irakasleak, blog bat zer den eta haren
ezaugarriak azaldu dizkigu eta ondoren, bloga sortzen hasi gara. Horretarako,
landuko genituen zenbait gaiak pentsatu dugu eta zerrenda horretatik, gehiago
konbentzitu zitzaiguna aukeratu dugu. Gero, blogaren URL-a eta diseinua sortu
dugu, bakoitzak gehiago gustuko zuen erara egiten.
Ondoren, gure bloga zertan zentratuko den sarrera bat
egiten hasi gara, gaia pixka bat azalduz. Eta azkenik, blogaren pare etiketa
eta Internet web orri batetik hartutako erlojua ipini dugu.
Urriaren, 23 ostirala:
Bloga osatzen jarraitu dugu. Lehenik, blogean bi orrialde gehitu ditugu:
Astekaria eta materialak. Gero, gadget batekin gure profila gehitu eta editatu
dugu: gure argazkia, non bizitzen garen, etab. jartzen. Bloga gure gustura
diseinatzen jarraitu dugu: Blogeko letra aldatzen, izenburuaren argazkia eta
kolorea aldatzen… eta link bat nola jartzen den ikasi dugu. Azkenean, blogeko
gaiaren lehenengo sarrera egiten hasi gara.
Urriaren 29, osteguna:
Bloga diseinatzen jarraitu dugu. Horretarako, hainbat
gadget nola jartzen diren ikasi dugu: Erlojuko ordua aldatzen, egutegia jartzen
(HTML-ren bidez), Feed ezartzen: Hezkuntza Sailaren berriak…
Gero, Youtubeko bideoak sarreretan nola jartzen diren
irakatsi du Josunek. Ondoren, sarreretan estekak jartzen, beste orrialde
konkretu batera joateko ikasi dugu. Issuu, Scribd eta Calameo orrialdetan sartu
gara. Web orrialde hauetatik, liburuak, aldizkariak eta publikazioak hastu ahal ditugu, blogan
sartzeko. Diapositibak igotzeko, Slideshare erabili ahal dugu, HTML kodea
jarriz sarreran. Azkenik, audio bat nola txertatzen den ikasi dugu: gustatzen
zaigun audioaren HTML kodea bilatu eta sarrera itsatsi (HTML lekuan).
Urriaren 30, ostirala:
Irakasleak 4/5 pertsoneko taldeak egin ditu eta talde
bakoitzak, egelan zegoen ariketa bat egin behar izan du, blogari buruzko 4
galderak erantzuten. 4 galdera hauek, “Drive” batean egin ditugu indibidualki
eta gero amankomunean jarri gara eta erantzunak komentatu ditugu. Ondoren irakasleak,
talde bakoitzari galdera bat klaseari aurkezteko eskatu du eta azkenik, talde
guztiek beste taldekoek esandakoa komentatu dute.
Azaroaren 12,
osteguna:
Gaurko egunean, Word-ekin lan egin dugu. Horretarako,
Word-ean sartu gara, eta irakasleak emandako azalpenak jarraitu ditugu.
Lehenengo, “Vista” erlaitza arakatu dugu (Paraleloan ikusi, eskema,
dokumentuaren mapa, desplazamendu sinkronikoa), gero “Inicio” erlaitza (
Paragrafoa, iturri, estiloak), ondoren “Insertar” erlaitza ( Portada, orri
jauzia, orri zenbakia, markatzailea, hiperesteka), “Referencias” erlaitzean, (
Estekak, oin-oharra) eta azkenik “Revisar” erlaitzan ( Iruzkin berria, aldaketa
kontrola) arakatu dugu.
Azalpen hauen ostean, binaka jarri gara Word ariketa
bat egiteko eta emandako kontzeptu guztiak egiteko. Azkenik, ariketa egelara
igo du bikote bakoitzak.
Azaroaren 13,
ostirala:
5. proiektuan,
“5.1 Aktibitatea: taldeak osatu” egiten hasi gara. Lehenengo, taldearen funtzionamendua hobetzeko
hausnarketa egin dugu. Apartatu honek, 3 aktibitatetan banatzen da.
Lehenengoan, hainbat taldeen iritziak eta esperientziak irakurri ditugu eta
haien galderak erantzun ditugu
indibidualki eta gero taldeka. Orduan, taldekide batek, klaseari azaldu dio
taldean komentatutakoa. Bigarren ariketan irakasleak azalpena bat eman du.
Hirugarrenean, “Jetas y Pasotas” artikulua irakurri dugu eta ondoren, bi
definizio hauek deskribatu eta irtenbideak proposatu behar izan dugu. Azkenik,
taldearen eguneko akta osatu dugu.
Azaroaren
19, osteguna:
Taldeko
pertsona batek, Sites bat sortu du. Sites-ari forma eman diogu, haren taldearen
izenburua eta formatoa jartzen. Gero taldeko kideekin konpartitu du.
Azaroaren
20, ostirala:
Sites-a
taldekaz erabiltzen has gara lehenik. Ondoren, 1. ariketarekin hasi gara.
Horretarako, gaitasun digitalari buruzko bideo bat ikusi dugu eta haren, ideia
nagusiak apuntatu ditugu Word-rean eta taldearekin komentatu ditugu. Gero,
irakasleak Delicious-i buruz hitz egin digu eta bakoitzak, bere kuenta propioa
ireki du eta hainbat web-orrien linkak bilatu ditugu.
Azaroaren
27, ostirala:
Atzo
klasea egon ez zenez, gaur atzoko ariketa egin dugu ere. Proiektua jarraitu
dugu, 5.6 eta 5.7 ariketak egiten. 5.6. ariketan, gidan zeuden link-ei
begiradatxo bat eman eta bat aukeratu dugu, gero aukeratutakoa, ondo aztertzeko
eta fitxa betetzeko. 5.7. ariketan, 2/3 web orrialde aztertu ditugu eta gehien
gustatu zaigunarekin geratu gara, haren definizioa, zertarako balio den, nola
eraman genezaken hezkuntzara eta hausnarketa egiteko.
Horretarako,
Drive bat ireki dugu eta bakoitzak bere partea egin du. Azkenean, bi ariketak
sites-era igo ditu taldeko batek.
Abenduaren
10, osteguna:
5.8.
ariketa sites-ara igo dugu eta 5.9. proiektuarekin hasi gara. Lehenik, kide
bakoitzak ideia batzuk eman ditu eta gehien gustatu zaiguna aukeratu dugu.
Gero, ideia aurrera eraman dugu eta proiektua Drive batean egin dugu denok.
Abenduaren
11, ostirala:
Proiektuarekin jarraitu dugu,
arazoak zituzten kideei laguntzen.
Abenduaren
17, osteguna:
Proiektuaren
aurkezpena prestatu dugu eta horretarako, Drive-aren bitartez Power Point bat
egin dugu. Gure proiektua, egunkari bat eginez datza, beraz, wix web orriarekin
egunkari adibide bat egin dugu.
Abenduaren
18, ostirala:
Azken
eguna denez, proiektuaren aurkezpena egin dugu talde bakoitzak, eta gure
sites-a txukundu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario