martes, 8 de diciembre de 2015

TELEBISTAREN EFEKTUAK UMEENGAN

Gaur egun, haur batek telebista aurrean pasatzen duen denbora gehiegizkoa da, iraganarekin konparatuta eta denbora horretan, veste jarduera batzuk egiteko denbora kentzen du, adibidez: irakurketa, eskola-lana, jokoa, familiarekiko interakzioa edo garapen soziala. Telebistan ikusten den guztia ez da txarra eta horregatik, umeek gauzak ikas ditzakete ere: batzuk hezigarriak eta veste batzuk desegokiak. Baina askotan, umeek ez dakite edukien artean bereizten.
 
 

 
 
Umeak beren garapenerako arrisku-kopuru handiagoei erakutsita daude eta telebistak hainbat efektu sortu ditzake umeengan:
 
- Ariketa fisiko gutxiago egitea: Telebistaren aurrean etzanda edo eserita egotea denbora luzez, sedentarismo-arrisku larria ekartzen du umeentzat. Ondorio bezala, gehiegizko pisu-arazoak egon daitezke, sedentarismoa produktu kalorikoko kontsumo handiagoarekin lotuta dagoelako, eta honek bere gizentasunaren arriskua handitu dezake.
 
- Ume pasiboetan bihurtzea: Telebistak umeek joko tradizionak batzuengatik interesa galtzea eragin dezake, eta orduan umeei joku hauek motelak eta aspergarriak iruditzen zaie.
 
- Ikusitakoa partzialki ulertzea: Bortizkeria, sexualitatea, arrazako eta generoko estereotipoak, eta drogen eta alkoholaren gehiegizko erabilera, ohiko gaiak dira telebista-programetan. Umeek, telebistan ikusten duten arrunta eta segurua dela onar dezakete.
 
- Eskolan nota txarrak ateratzea eta liburu gutxiago irakurtzea: Telebistari, irakurketari edo ikasketari baino denbora gehiago eskaintzeagatik gertatzen da.
 
Efektu hauetaz gain, zenbait gehiago egon ahal dira; depresioa, asma, komunikazio falta... Ikus dezakegu, efektu gehienak negatiboak direla eta ez dutela onurik egiten.
 
 
 
Azkenean, telebista gizartea lotuta dagoen droga bat da eta oso zaila da uztea, denbora pasatzeko lagun bat bezala ikusten dugulako.
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Olaf the Snowman - Disney's Frozen