martes, 22 de diciembre de 2015

BIOLENTZIA TELEBISTAN




Telebistan bortzikeria ikusten duten umeen gehiengoak, oldarkorragoak izateko joera dute. Zenbat eta bortizkeria gehiago, orduan eta sentikortasun gutxiago.

Mineko, lasturako edo sufrimenduko eszenen behaketa, jarraian deskargaturiko sentimenduetan, bukatzen da, programa ikusi ondoren. Eduki bortitzetatik, suntsiketa, lesioak edo mina (fisikoa zein psikologikoa) pertsonengana, animaliengana edo gauzetara nahasten duten eszenetara iritsi daiteke.

Aktoreen akzioa, kameren mugimenduak, muntakeraren erritmoa eta bortizkeria-eszenaren garapena, proportziorik kanpoko inpaktu indarra dira telebistan, itxurazkoa errealetik hartu ahal dezan punturaino.

Hala ere, gurasoak bere seme-alabek telebistan ikusten dituzten programen eta hauen edukien zain badaude, umeek telebistagatik zerbait positiboa ikas dezakete ere. Zenbait gizarte-balio ikas dezakete baita ere: lankidetza, gainerakoekiko adeitasuna eta zenbait alderdi eskolarekin erlazionatuta. Dena, haien gurasoek duten kontrolaren eta orientazioaren mendean dago.






Gaur egun, telebistak gerrak, hondamendiak eta ankerkeriak erakusten dizkigu zuzenean. Ez dago kalteatzen, hiltzen edo apaltzen ez den metodorik erakusten, horregatik, alegia eginda dirudien bortizkeria xurgatzen dugu; gauza txarra hauen berriak irakurtzen, ikusten eta entzuten dugu, jaten dugun bitartean, normaltasun handiagorekin.

Umeak mimetikoak dira eta telebistak, bortizkeria gauza naturala eta egunerokoa bezala aurkezten du. Besteen bizitzak balio urria duten gizarte-modelo batean bizi gara. Hori dela eta, umeak kritiko aktiboak bezala, mezu guzti hauen aurrean hezi behar ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Olaf the Snowman - Disney's Frozen